martes, 22 de mayo de 2012

Badoa kurtsoa

Azterketak hastear dira. Urduritasuna, espektatibak, itxaropenak, ilusioak,... egun gutxi barru misterioa argituko da eta aro berriaren aurreran ikusiko ditugu geure buruak. Pena merezi izan al du?

domingo, 29 de abril de 2012

Ezkertiak, arraza arriskutsua


Ai ene! Estatu Batuetako "aditu" batzuen iritziz, ezkertiak ez omen gara kooperatiboak, eta gure giza arrazan zeroaren hurrengoa suposatzen dugu, ez bait gara besteen alde ezer egiteko gai, gizakia gizaki denetik. Zorionez zuentzat, %10a baino ez gara, bestela,... Ay señor, llévame pronto.

 http://www.elcorreo.com/vizcaya/20120429/mas-actualidad/sociedad/pocos-zurdos-mundo-201204291637.html

Google-eko ekosistema digitala






GOOGLE-EKO EKOSISTEMA DIGITALA

Ekosistema bat ingurune jakin batean bizi diren izakiek eta ingurunea osatzen duten elementu abiotikoek dituzten harremanetan oinarritzen da. Kontzeptu edo ideia hau mundo digitalera eroanda, esan dezakegu ekosistema digitalean ingurune ezberdinak elkarlanean aritzen direla, informazioa elkartrukatuz, entorno dinamikoan, irekian. Hau guztia dena behar zehatz batzuk asetzeko, norberaren araberako beharrak.

Google-k ,berez, ekosistema digitala osatzen du. Google-eko produktu nagusia bilatzailea duten arren, hori baino askoz gehiago da, hots, interneteko beste zerbitzu ugari ere eskaintzen ditu eta etengabe ari da zerbitzu berriak sortzen, hala nola, Gmail, Google Video, Google Maps, AdSense, Adwords, Google Calendar, YouTube, Blogger, Google Chrome, 3D Google Earth, Google Talk, Google+…

Google-eko kontu bat izanda aukera daukazu eskainitako teknologia trensna guzti hauek modu errazan erabiltzeko. Hots, kontu horrekin, blogger bat sortu ahal da, youtubeko bideo bat igo eta lagunekin konpartitu, dokumentuak google docs baliabidearekin ere konpartitu daitezke, wiki-ak sortzeko aukera ere badago...

Hau dela eta, Google, ekosistema bat bezala ulertu dezakegu, hau da, Google zentrua izanik eskeintzen dituen zerbitzu guztiak elkarelazionaturik daude