jueves, 29 de marzo de 2012

Maths teaching for kids

This is in English !!!!!!!!!!!!!!!!!!



 An interesting approach to Indian education. This example is about how they teach maths to their children. Note that the teaching system is completely in English. This fact may mean that the wealthiest people in the nation want to separate their children form the rest.
Anyway, education is not only what is made in Europe.


Maths Teaching Through Stories for Kids Part 1

viernes, 23 de marzo de 2012

EHU

Oraingoan zientzia eta teknologia fakultateko ikasleak izan dira. Astero ikasleen haserrea ikusten dugu ( arte ederretako ikasleak, magisteritzakoak,..) EHU maitearen kudeaketa eta antolaketa kaxkarra salatuz.


Hala ere, oraingoan ikasleek arrazoirik ez dute; arratsaldean klasea izatea ez da munduaren amaiera, ez horixe. Hainbat eta hainbat gauza daude aldatzeke gure unibertsitatean: aparkalekua, irakasle askoren profesionaltasun falta, ebaluazio irizpide aldakorrak,... baina ordutegia betidanik izan da bai goizekoa bai arratsaldekoa.


Agian hori gertatzen da gure gizartean; benetan garrantzitsuak ez diren gauzengatik kexatzen gara, eta berebiziko horiek baztertzen ditugu, normaltzat joz.


http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120320/pvasco-espana/sentada-contra-cambio-horarios-20120320.html

sábado, 17 de marzo de 2012

El exceso de información genera miedo

Hona hemen lengoaia, pentsamendua eta euren erabileraz hitz egiten duen aditu bati egindako elkarrizketa. Patxadaz irakurri behar da, informazio ugari dakar eta, baina benetan interesagarria.

http://www.jotdown.es/2012/03/bernardo-ortin-el-exceso-de-informacion-no-genera-mas-libertad-de-pensamiento-sino-mas-miedo/

jueves, 15 de marzo de 2012

Internet, diktaduren etsai

Dudarik gabe, Internet-ek mundua elkartu egin du; momentuan jakin daiteke zer ari den gertatzen Siria, Tombuctu edota Hawaiin. Hau dela eta, azken aldi honetan, zenbait naziok Internet tresna arriskutsutzat hartu dute, herritarrek hura erabiltzen dute eta hainbat eta hainbat egoera salatzeko.Gero eta gehiago dira Internet kontrolatu edota eteten duten nazioak. Siria, Vietnam, Bahrein, Cuba, Ipar Korea,... handituz doan zerrenda.

sábado, 10 de marzo de 2012

Vittra Telefonplan

Izen arraro honen atzean Suedian proposatutako hezkuntza ekimena dago. Vittra eskolek askatasunean sinesten dute, eta haurren garapena jarduera esanguratsuen inguruan bultzatzea da euren xedea.
Telefonplan eskola berrian, artea, teknologia berriak eta ikuspuntu konstruktibistak bildu dira, guretzat aurrerakoiegi suerta daitekeen ekimenean.
Suedian eztabaida sutsua piztu du eskola berri honek, batzuk alde eta beste batzuk ( gehienak) kontra agertu dira, haurren aspektu asko ez direla osorik garatzen, edota irakaslearen papera ezinbestekoa dela argudiatuz.
Zein da zure iritzia?

http://www.yorokobu.es/un-colegio-que-no-parece-un-colegio/

miércoles, 7 de marzo de 2012

Alice

      Alicek ez zuen nagusi izan nahi; edo agian, ez zekien nola izan nagusi. Handi, txiki, berriro handi,...bere lekua bilatzen ari da munduan.Nor ez da inoiz Alice izan?
       Liburu interesgarria, sormena duten pertsonentzat,hori bai. Mundua logika formaletik ikusten dutenentzat    ( dugunontzat), arraro samarra. Haurrentzat, zirraragarria, gozagarria.


 Aliceren abenturak lurralde miresgarrian. Lewis Carroll. Pamiela argitaletxea

sábado, 3 de marzo de 2012

Habemus ikasgaia

Betiko kontua: gobernu berria iritsi eta berehala, hezkuntza sistemaren atalen bat aldatzen saiatzen dira. Lehenik eta behin, herritartasunaren ikasgaia; beharrezkoa al zen ikasgai hau? ez daukat argi, baina adoktrinamendua dela entzutea, PPkoen ahotik, paradoxikoa da,ez? Benetako adoktrinamendurik gabeko hezkuntzarik ez dago. Ondorioa? ez herritartasunik, baina ezta inolako erlijiorik ere ( ez katolikoa, ez musulmana,ez Hare Khrisna). Bigarren kontua: etapak aldatzea. Batxilergoak hiru urte izatera pasatzea nahi dute. Gaur egun 15 urteko ikasleengan ikusten den desmotibazio eta interes falta ikusita, horixe da behar zutena; batxilergo luzeagoa eta ikasi nahi ez dutenek, urte bat zintzilik.Bai, hezkuntza profesionalaren antzeko zerbait jarri nahi dute, baina 16 urtetik aurrera hezkuntza ez da derrigorrezkoa, beraz, "fracaso escolar" guztiek, de facto, 15 urterekin bukatuko dute ikasketa prozesua. Primeran. http://berria.info/albisteak/60231/ppk_herritartasunerako_hezkuntza_ikasgaia_kenduko_du_heziketa_zibiko_eta_konstituzionala_jartzeko.htm

jueves, 1 de marzo de 2012

Hauxe al da globalizazioa???????
Irakaslearen rola ez omen dago argi, ez gizartearentzat ez irakasleontzat ere. Interesgarria litzateke behingoz ondo definitzea zer garen.