viernes, 23 de marzo de 2012

EHU

Oraingoan zientzia eta teknologia fakultateko ikasleak izan dira. Astero ikasleen haserrea ikusten dugu ( arte ederretako ikasleak, magisteritzakoak,..) EHU maitearen kudeaketa eta antolaketa kaxkarra salatuz.


Hala ere, oraingoan ikasleek arrazoirik ez dute; arratsaldean klasea izatea ez da munduaren amaiera, ez horixe. Hainbat eta hainbat gauza daude aldatzeke gure unibertsitatean: aparkalekua, irakasle askoren profesionaltasun falta, ebaluazio irizpide aldakorrak,... baina ordutegia betidanik izan da bai goizekoa bai arratsaldekoa.


Agian hori gertatzen da gure gizartean; benetan garrantzitsuak ez diren gauzengatik kexatzen gara, eta berebiziko horiek baztertzen ditugu, normaltzat joz.


http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120320/pvasco-espana/sentada-contra-cambio-horarios-20120320.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario