sábado, 3 de marzo de 2012

Habemus ikasgaia

Betiko kontua: gobernu berria iritsi eta berehala, hezkuntza sistemaren atalen bat aldatzen saiatzen dira. Lehenik eta behin, herritartasunaren ikasgaia; beharrezkoa al zen ikasgai hau? ez daukat argi, baina adoktrinamendua dela entzutea, PPkoen ahotik, paradoxikoa da,ez? Benetako adoktrinamendurik gabeko hezkuntzarik ez dago. Ondorioa? ez herritartasunik, baina ezta inolako erlijiorik ere ( ez katolikoa, ez musulmana,ez Hare Khrisna). Bigarren kontua: etapak aldatzea. Batxilergoak hiru urte izatera pasatzea nahi dute. Gaur egun 15 urteko ikasleengan ikusten den desmotibazio eta interes falta ikusita, horixe da behar zutena; batxilergo luzeagoa eta ikasi nahi ez dutenek, urte bat zintzilik.Bai, hezkuntza profesionalaren antzeko zerbait jarri nahi dute, baina 16 urtetik aurrera hezkuntza ez da derrigorrezkoa, beraz, "fracaso escolar" guztiek, de facto, 15 urterekin bukatuko dute ikasketa prozesua. Primeran. http://berria.info/albisteak/60231/ppk_herritartasunerako_hezkuntza_ikasgaia_kenduko_du_heziketa_zibiko_eta_konstituzionala_jartzeko.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario